Baztan-Bidasoako herritar eta lagun agurgarriak, urte berria hemen da!

Mañoneatik, onena opa dizugu zuretzat eta zure etxekoentzat 2024. urte honetarako. 🎉

Urtea hasten denean, denok asmoak eta xedeak markatzen ditugu. Gogoetarako eta etorkizunari itxaropenez eta gogo biziz begiratzeko garaia da. Mañonean, orain hasiko den urte honetan, zure proiektuen parte izan nahi dugu.

Hemen zuri laguntzeko gaude, bizitza errazteko. Ahaztu kontabilitateaz, zergen aurkezpenaz eta gai administratibo guztiaz arduratzeak dakartzan buruhausteak. Gu arduratzen gara horretaz, zure negozioan zentratu zaitezen.

Orokorrean, urtea akitu eta ongi hasten da, baina zoritxarrez zure ondasunetan, zure pertsonan edo zure etxekoetan eragina duen ezbeharren bat izan dezakezu. Bihar istripuren bat gertatuko balitzaizu, zer egoeratan geratuko litzateke zure familia? Eta zure negozioan kalteren bat izango bazenu eta denbora batez ezin baduzu lanik egin, zertaz biziko zara? Aunitz dira gerta dakizkizukeen ezbeharrak. Edozer gertatu baino lehen, gurekin solastu, aholkuak eman eta jasan ditzakezun kalteak arintzen lagun diezazugun.

Gaiaz aldatuz,, bizi zaren komunitatean dena behar bezala daukazue? Administratzaile izatea zein jaberi tokatzen zaion, horren arabera, utzikeriaren sentsazioa ematen dizu, beharrezko obrak eta konponketak ez egitearen sentsazioa? Ba al duzue bizilagunik kuotak edo derramak ordaintzen ez dituenik? Kontu horiez guztiez ere arduratzen gara aspaldidanik. Hurrengo bilerarako, aurrekontu bat prestatuko dizugu, zure komunitatean proposa dezazun. Ez zarete damutuko kontratatzen bagaituzue, bermatzen dizugu.

Gabonetako ospakizunek egunerokotasunari bide ematen diotenean, Mañonean bisita gaitzazun gonbidatzen zaitugu. Atsegin handiz hartuko zaitugu, zure helburuei buruz hitz egingo dugu eta nola lagun zaitzakegun aztertuko dugu.

Urte berri on bat opa dizugu. Laster gure bulegoan ikusiko zaitugula espero dugu.

 

 

 

Txata ireki
Kaixo 👋 Nola laguntzen ahal dizuegu?